XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Lehenengo une larri haiek pasa ondoren, Mac Nabbs-ek Ayrton-en benetako izena nondik atera ote zuen jakin nahirik zeuden denak.
Komandanteak Perth-ko presoen ihesa, Victoria-n nola azaldu ziren eta trenaren erasoaldian izan zuten zerrikusia kontatu zituen.
Seymur-en erosi zuen gazeta bat ere erakutsi zien bertan Ben Joyce-gatik dirua eskainiz; poliziaren deia azaltzen bait zen.
Hasieratik zituela Ayrton-egan susmo txarrak esanez jarraitu zuen komandanteak, baina batez ere berarenganako ezin ikusiagatik.
Geroago Ayrton eta errementaria keinuka nabaitu zituen eta Ayrton-ek hirietara sartu gabe albotik inguratuz ibili nahiago zuela ikustean, bere susmoak areagotu egin ziren.
Azkenik, aurreko gauean ikusia kontatu zien: - Zarata hotsa entzun nuen eta basoan aurreratu nintzen.
- Harridura handiz ikusi nituen, lurrean zerbaiten bila, bi gizonen itzal irudiak.
- Bata Black Point-ko perratzailea zen.
- Besteak esan zuen:
- Ayrton hori izugarria duk! - Ez ezak esan
- Alproja likits
- Ez da Britannia-ko marinela eta Grant kapitaina ezagutu ere ez du egiten!.
- Nik ez dut hala uste - erantzun zuen Mac Nabbs-ek -. Ayrton-ek ongi asko ezagutzen du Grant (...).